Tolosaldepedia egitasmoak aurrera jarraitzen du eta ekarpenak jaso ahal izateko lantegiak eskaintzen ari dira. Atzo Ikaztegietan izan ziren eta bertaratutakoek proiektuari buruzko azalpenak jaso zituzten, izan ere, Wikipedian dagoen eskualdeari buruzko informazioa garatzea da Tolosaldepediaren helburua, eta horretarako ezinbestekoa da eskualdeko herritarren ekarpena.