Begiraleak behar dituzte udaleku irekiak antolatzeko

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Ikaztegietako Udalak udaleku irekiak antolatu nahi ditu udan, eta horretarako begiraleak behar ditu. Horrez gain, parte hartuko duten ume kopurua zehazteko, izen ematea zabaldu du.

Ikaztegietako Udalak 2021ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du. 2009 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta izango dira. Gaur egungo osasun egoera eta baldintzak kontuan hartuta egitea bideragarria bada egingo dituztela adierazi dute.

Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 30a bitarte iraungo dute udalekuek, eta 09:00etatik 13:00etarako ordutegia izango dute.

Ikaztegietan begirale moduan lan egiteko interesa dutenek, Curriculuma maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko dute udaletxeko udala@ikaztegieta.eus helbide elektronikora.

Haurren izen ematea

Haur kopuruaren arabera antolatuko dituzte udaleku irekiak, eta beharrezkoa izango da izena ematea egitea. Azken eguna maiatzaren 28a izango da, eta udaletxera joanda edo 943 65 33 29 zenbakira deituta apuntatu beharko dira haurrak. Aurreko urteetan bezala, 60 euroko kostua izango da ume bakoitzeko.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!