Euskal Azoka egin dute Ikaztegietan

Leyre Carrasco 2021eko apirilaren 25a

Aurten ospatu den Euskal Herriko produktuez egindako azokan, 20 postu elkartu dira guztira.

Ikaztegietako Udaleko Kultura batzordeak antolatuta, gaur, 7. Euskal Azoka egin dute plazan. Herriko txistulariek girotu dute goiza, eta aurtengoan, 20 postu ezberdin elkartu dira Euskal Herriko produktuekin osatutako azokan. Hala ere, plazara gerturatu direnek segurtasun neurriak errespetatu behar izan dituzte, jende pilaketak ekiditeko: sarrera bat eta irteera bat jarri dituzte; musukoaren erabilera derrigorrezkoa izan da, baita plazara sartu aurretik eta atera ondoren eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere.

Plazan elkartu diren postuen artean izan dira Onintza eskulanak; Urretabizkaia lorategia; Pitxi-Bitxi bitxiak; Gerriko liburu-denda; Otero Pilotagilea; Iratxi, eskuz egindako osagarriak; Bonavieren etxeko jakiak; Lixax euskal jantziak; Iñaki Ormazabal txori txabolak; herriko sahararren jakiak; Zituene, pasta artisaua eta ekologikoa; Larreta esnekiak; Idiazabal gazta; Urkizahar txakolin ekologikoa; Basabe garagardoa; eta Balerdipeko erleak, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!