Wikipedian euskaraz jarri nahi dute herriari buruzko informazioa

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Ikaztegietako Euskara Taldeak boluntarioekin talde bat osatu nahi du Wikipedian herriko informazioa euskaraz jartzeko. 

Ikaztegietako Euskara Taldea Euskal Wikilarien Elkartea Tolosaldeari buruzko informazioa osatzeko lanetan dabilela kontua hartuta, herrian talde bat osatu nahian ari da. Gure herrietako informazioa euskaraz beste hizkuntzetan baino garatuago egotea dute helburu, eta horretarako, herritarrei laguntza eskatu die.

Ikaztegietak Wikipedian duen informazioa osatu eta garatu nahi du taldeak. "Gure herriari buruz idatzi nahi dugu, gure inguruneari buruz, historiako pasarte garrantzitsuak bilduz eta pertsonaia ezagunak gogoratuz", adierazi dute.

Edonork parte hartu dezakeela taldean esan dute, eta proiektuan parte hartzeko interesa duenak 688 777 056 telefono zenbakira deitu beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!