Ibilgailu bat Ikaztegietako trenbidera erori da, eta hiru orduz eten du trenbide-zirkulazioa

Leyre Carrasco 2021eko urtarrilaren 10a

Garabi batek 15:30ean atera du ibilgailua eta 15 minutu beranduago trenbideko linea guztiz berezarri da.

Ikaztegieta herrian izandako istripu baten ondorioz, ibilgailu bat trenbidera erori da eta istripu horrek Adif lineako trenbide-zirkulazioa hiru orduz baino gehiagoz etetea eragin du. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 13:25ean San Lorentzo kalean gertatu da, lur orotako ibilgailu bat galtzadatik atera eta trenbidera erori denean. Garabi batek 15:30ean atera du ibilgailua eta 15 minutu beranduago trenbideko linea guztiz berrezarri da.

Lur orotako ibilgailuan zihoazen gidaria eta albokoa onik atera dira. Gidaria osasun-zentro batera eraman dute, bizkarrean traba batzuk sentitzen zituelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!