Peoi lanposturako izen ematea zabaldu du Ikaztegietako Udalak

Ataria 2021eko urtarrilaren 9a

Ikaztegietako Udalak lanaldiko osoko kontratua eta urtebeteko iraupena izango duen lanpostua bete nahi du pertsona bat kontratatuz. Lanpostuan apuntatzeko aukera urtarrilaren 15a bitarte dago.

Ikaztegietako Udalak peoi bat kontratatu nahi du urtebeterako. Lehen saiakera, Enplegua Sustatzeko Toki-ekintzetarako 2020ko Lanbideko kontratazioetarako laguntza bidez egin zuen, baina ez dutenez kontrataziorik egin, Ikaztegietako Udalak balio anitzeko peoi bat kontratatzeko asmoarekin aurrera jarraitzen du. 

Hamabi hilabeteko iraupena izango du, eta lanaldi osoko aldi baterako kontratua izango da. Herriko lan eta instalazio publikoen mantenua eramateko, parke eta lorategien eta hiri altzarien mantenua egiteko, eta kale garbiketa, igeltsaritza, iturgintza, arotzeria eta argiteria lan txikiak egin beharko ditu.

Lanposturako ezinbestekoa izango da euskara jakitea. Horrez gain, langabezian egotea (Lanbiden ziurtatuta edo eguneratutako lan bizitza aurkeztuz) eta baita gida baimena izatea ere.

Aldez aurretik aipatu diren lanetan ezagutza izatea baloratuko dute udaletik.

Interesa dutenek Ikaztegietako udaletxean edota Lanbiden bertan eman beharko dute izena, urtarrilak 15, ostirala, bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!