Urtebeterako peoi bat kontratatuko du Ikaztegietako Udalak

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Ikaztegietako Udalak langabezian dagoen balio anitzeko peoi bat kontratatuko du urtebeterako. Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2020ko Lanbideko kontratazioetarako laguntza baliatuko du horretarako. 

Ikaztegietako Udalak peoi bat kontratatzea aurreikusi du, urtebeterako. Aldi baterako kontratua eta hamabi hilabeteko lanaldi osokoa izango da. Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2020ko Lanbideko kontratazioetarako laguntza baliatuko du horretarako. 

Kontratatzen den pertsonak herriko lan eta instalazioen mantenua eraman beharko du. Parke eta lorategien, eta hiri altzarien mantenua, kale garbiketa, eta igeltserotza, iturgintza, arotzeria eta argiteria lan txikiak egiteko gaitasuna ere izan beharko du.

Ezinbestekoa izango da euskara jakitea, eta baita langabezian egotea ere. Horrez gain, aipatutako lanetan ezagutza izan beharko du lanpostuan interesa duenak. Interesatuek Lanbiden eman beharko dute izena. Eskualdean erroldatua izatea beharrezkoa izango da, eta diru sarrerak bermatzeko titularra edo onuraduna izatea, eta Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2020ko ekitaldiko Lanbideren laguntza deialdian argitaratutakoa betetzea. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!