Irakurle Taldea martxan jarri nahi dute Ikaztegietan

Ataria 2020ko azaroaren 10a

Azaroaren 18a dute jarrita Irakurle Taldeari hasiera emateko egun moduan Ikaztegietan, momentuz aurrera badoa ere, eguna gerturatu ahala erabakiko dute egingo den edo ez.

Irakurle Taldeko gidari lanak Kattalin Minerrek egingo ditu, eta lehen saiorako aukeratu duten liburua Eider Rodriguez idazlearena da. Hasiera emateko Minerrek berak proposatua izan da Bihotz handiegia liburua, eta bertan parte hartu nahi dutenek liburu hori irakurri beharko dute.

Koronabirusa dela eta, neurriak hartu behar dituztenez, Irakurle Taldera joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udaletxeko 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta. Hitzordua 18:30ean izango da, eta lekua izen ematearen arabera zehaztuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!