Bertako produktuak herrian jaso nahi dituenak aurkezpen bilera izango du, bihar

Ataria 2020ko urriaren 7a

Larreta esnekiak, Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua, eta Belardipeko Erleak-en erle jatorriko gaiak jasotzeko aukera izango da kiroldegian.

Ikaztegietako Udalak konfinamendu ostean sortuta ekimenari jarraipena emanez, bertako produktuak kiroldegian jasotzeko aukera berria martxan jarriko du. Honela, Larreta esnekiak, Aranburu oilategiko arrautzak eta sagar zukua, eta Belardipeko Erleak-en erle jatorriko gaiak jasotzeko aukera egongo da kiroldegiko gelan.

Bertako produktuak herrian jaso nahi dituztenek bihar, hilak 8, aurkezpen bilera izango dute. Udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da, 18:00etan.

Musukoa jarrita izatea derrigorrezkoa izango da bileran, eta osasun gomendioak bete beharko dira. 

Bestalde, bilerara joan ezin duenak, udaletxean galdetzeko aukera izango du, eta informazioa emango zaio. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!