Koronabirusa

Ez da San Lorentzo festarik izango Ikaztegietan

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Ikaztegietako Festa Batzordeak jakitera eman du herriko festak ez antolatzea erabaki duela.

San Lorentzo jaiak ospatzen dituzte Ikaztegietan, eta azken egunetara arte itxaron badute ere, aurten ez da festa egunik izango.

"Ez da festa egiteko baldintzarik betetzen, eta azken egunetan, berriz ere, atzera egin dugula ikusita, onena, ezer ez antolatzea dela erabaki dugu", adierazi dute Festa batzordetik.

Herritar guztiei "tentuz" jokatzeko eskatu diete. Jende pilaketak ekiditea dute helburu, eta "festa alternatiborik ez antolatzeko" ere eskatu diete herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!