Udaletik azaldu dutenez, herritarrek eremua erabiltzeko aukera dute: "Zuen lorategi edo belardi partikularretan moztutakoak kokapen berri honetara eraman beharko dituzue". Horrez gain, ondorengoa zehaztu dute udaletik: "Eremu pribatuetan moztutakoa herriko puntu publiko desberdinetan uzteko ohitura duzuenok, beste herritar guztien moduan, eremu berri honetara eraman beharko dituzue".