Errefusaren atez ateko bilketa martxan jarri da berriz

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Larrialdi egoeraren amaituta hondakin bilketa lehengora itzuli da Ikaztegietan. Errefusa biltzeko edukiontzi handiak kendu dituzte, eta atez ateko bilketa berreskuratu da. Udaletik gogorarazi dute hondakinak zuzen sailkatuta dagokion ontzi eta egunetan atera behar direla. Pixoihalak ontziarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxi batean atera behar dira, eta debekatuta dago hondakinak poltsetan eta lurrean uztea. Maskara eta eskularruak errefusa direla argitu dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!