Hamabi urte bitarteko haurren zaintzarako laguntzak

Ataria 2020ko ekainaren 23a

Ikaztegietako Udalak Covid-19aren ondorioz, hezkuntza zentroak itxiak izan direla eta, O-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak abian jarri ditu. Laguntza hauek bi lerro izango dituztela aurreratu du Ikaztegietako Udalak. Batetik, Covid-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren zaintzarako egin diren kontratazioak diruz lagunduko dira, eta bestetik adingabeen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak sortutako kalteak konpentsatuko dira. Informazio gehiago nahi duenak udaleko webgunean edo udaletxean bertan eska dezake.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!