Udalak izena ematen dutenen artean egur loteak zozkatuko ditu

Ataria 2020ko ekainaren 9a

Ikaztegietako Udalak bi egur lote prestatu ditu herritarren artean zozkatzeko. Interesa dutenak udaletxean eman behar dute izena. Gaur bukatzen da apuntatzeko epea, eta bihar egingo dute zozketa. Egur zati handiak direla aurreratu dute, eta norberak izan behar duela egurrak mozteko beharrezko materiala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!