2020/06/07 12:30

Mobilizazioa

Mobilizazioa
Plaza, Ikaztegieta

Gure plazak berreskuratu eta aldarriz betetzera goaz! lemapean, krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula aldarrikatuko dute Ikaztegietan.

Bakoitzak bere aldarriak eraman behar ditu idatzita kartoi batean. 12:30ean kartelak egiteko euskarriak plazan egongo dira eskuragarri. Norberak eraman beharko ditu errotulagailu edota margoak. Maskarak ere etxetik eraman behar dira. 13:00etan argazkia aterako dute plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!