Liburuak mailegatzeko aukera jarri dute martxan, Ikaztegietan

Ataria 2020ko maiatzaren 20a

Ikaztegietako Udalak liburutegia itxita egon arren, liburuak mailegatzeko aukera herritarren eskura jarri du. Libururen bat irakurri nahi duen herritarrak www.katalogoak.euskadi.eus webgunean sartu beharko du. Behin erabiltzaile zenbakia eta pasahitza sartuta, katalogo osoan sartu behar da. Bertan, Gipuzkoan sartuta Ikaztegieta herria aukeratu beharko da. Honela, herriko liburutegian dauden liburuak zeintzuk diren ikusiko da. Bertan egin daiteke irakurri nahi den liburuaren erreserba, eta jarraian, liburutegiko arduradunak buzoian utziko lioke liburuaren eskatzaileari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!