Ikaztegietako Udalak maskaren banaketa egingo du

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

 Ikaztegietako Udalak herritarren artean maskarak banatuko ditu. Eudeletik bidali dizkieten maskara kirurgikoak dituzte, baina eskuratu ahal izateko eskaera egin beharko da. Eskatzeko 688 635 775 telefono zenbakira deitu edo whatsapp mezua bidali beharko da izena eta maskara kopurua zehaztuz. Eskaera egiteko garaian arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!