Koronabirusa

Herritarrei bideratutako zerbitzuak eta gomendioak, udaletik

Ataria 2020ko apirilaren 22a

Ikaztegietako Udalak martxan jarria du adinekoei edo laguntza behar dutenei erosketak emateko laguntza zerbitzua. Era berean, doako arreta psikologikoa jasotzeko aukera dutela gogorarazi die herritarrei. Azkenik,  

Adinekoentzat edo laguntza behar dutenentzat zerbitzua

Ikaztegietako Udalak herritarrei gogorarazi die adinekoei zein beharra dutenei laguntzeko laguntza sareak martxan jarraitzen duela.

Erosketak eta medikamentuak etxera eramatea izango da zeregin nagusiena. Zerbitzuaren beharra duenak 688 635 775 telefono zenbakiaren bidez jarri beharko du harremanetan, eta bertatik laguntza bideratuko da. 

Arreta psikologikoa

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak arreta psikologikoa eskaintzen du, doan. Igarotzen ari garen berrogeialdi egoera honek gogo aldarteetan eragina izan dezake (larritasuna, beldurrak, ziurgabetasuna…) pertsonengan. Biztanleriari laguntzeko asmoz, elkargoak, boluntario diren osasun psikologoen bitartez, telefono bidezko doako arreta psikologikoa eskaintzen duela jakinarazi die udalak herritarrei.

Zerbitzua baliatzeko 692 566 160 arreta telefonora deitu beharko da, 10:00etatik 14:00etara. 
 
Etxeetako atariak eta eremu komunak 

Garbitzerakoan arreta berezia jarriko beharko zaie, heldulekuei, igogailuetako eta tinbreetako botoiei, postontziei, barandilei eta etengailuei. "Horiek baitira birusa edukitzeko arrisku handiena izan dezaketen elementuak, eta birusaren zabalkunderako foku garrantzitsuenak", azpimarratu dute udaletik. 

"Gogoan izan lixiba disoluzioa erabiltzen duenak, ur litro bakoitzeko 2cl lixiba bota behar direla", adieraz dute. Beste produktu desinfektatzaile edo biruzida batzuk ere erabil daitezke, baina aldez aurretik koronabiruserako baliozkoak diren kontsultatzea garrantzitsua da.

Ahal bada, botatzeko baietak, papera eta eskularruak erabili behar dira eta ezin bada, produktu horiek garbitu beharreko eremuetarako bakarrik erabiliko dira. "Guztion onerako, bizilagun guztiek oinarrizko prebentzio-neurri hauek kontuan har ditzatela eskatzen da birusaren hedapena ekiditeko jarraitu beharreko pauso garrantzitsuak baitira".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!