Koronabirusa

Azoka Eguna bertan behera geratu da

Ataria 2020ko apirilaren 20a

Ikaztegietan maiatzaren 9an ziren Azoka Eguna egitekoak, baina Koronabirusa dela eta bertan behera geratu da, eta aurten ez da egingo.

"Pena handiz baina egoerak hala behartuta, bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dugu, Covid-19ak sortu duen egoeraren ondorioz", adierazi dute udaletik. "Bitartean jarraitu baratzeak lantzen, abereak hazten, eskulanak egiten, jakiak prestatzen, mota guztietako produktuak sortzen…hurrengo urtean izango dugu azokaz gozatzeko aukera eta!", gaineratu du Kultura Batzordeak.

Azkenik, "eskerrak eman nahi dizkiegu antolaketa lanetan ibili zareten guztiei, lanerako prestutasuna agertu duzuenei, zuen produktuak plazan eskaini behar zenituzten guztiei…".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!