Maria Zunzunegi gaztea da, eta bere bizitzako ia hamar urteak gaixo eman zituen anorexiak harrapatuta. Gaur egun, ondo dago, eta udaletxeko areto nagusian solasaldia eskainiko du gaixoaldia kontatuz: nola hasi zen jateari uzten, zer dela eta, ingurukoek zer egin zuten, laguntza nola eskatu zuen, eta garrantzitsuena, anorexiatik ateratzea nola lortu zuen.