Pasahitza (zaharra)

Geure burua nola maitatu eta zoriontsuagoak izan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Apaolaza 2020ko otsailaren 14a

Korrika eta presaka bizi gara erlojuari begira. Gelditu eta barnean dauzkagun mamuak begiratzea kosta egiten zaigu. Honela, zorroztasunean murgiltzen gara eta gure buruaren alderdi onak ikusi eta onartzea kostatzeaz gain, lotsatu ere egiten gara.

Haurtzaroan inork ez digu hezten norberak bere burua maitatzean, alderantziz, konparaketetan hazten gaituzte. Ondorioz, helduak izaten garenean, lehen aipatutako introspekzioa egitea kosta egiten zaigu eta are eta gutxiago gure alde onak ozenki komentatzea.

Zer egin dezakegu?

  1. Barrura begiratu: Emozioak, pentsamenduak ordenean jarri. Helburuak zehaztu eta beraiek lortzeko pausuak ematen hasi

  2. Gure burua ezagutu: Alde onak identifikatu eta ez lotsatu , ez zara arroa , humila baizik.

  3. Onarpena: Onartu gure burua, alde onekin eta txarrekin. Saiatu gustatzen ez zaiguna aldatzen eta ezin bada onartu eta ikasi onarpenarekin bizitzen

  4. Momentua bizi: Biharkoari begira bizi gara eta ez gara ohartzen momentua bizitzeak daukan garrantziaz. Saiatu pentsamenduak deskonektatzen eta lasaitasuna topatzen.

Benetako bakea eta zoriontasuna, norberak bere burua maitatu eta onartzean datza. Zailtasunek beldurra ematen digute eta zenbait unetan itoaldietan gure burua maitatu beharrean gogor kritikatzen dugu. Zailtasunak aukera moduan ikusi behar ditugu eta momentuko erronkei poliki poliki aurre egiten joan. Honela, gero eta gure burua gehiago maitatu are eta zoriontsuagoak izango gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!