Bilkoin taldea Legorretan garaile

Ataria 2019ko abenduaren 30a

Txapelketan parte hartu duten hiru taldeak.

Fifusa-ko gazte mailako Gipuzkoako areto futbol txapelketa jokatu dute Legorretan, eta bertako Bilkoin taldeak irabazi zuen. Ikaztegietako Kutturru eta Tolosaldeko hainbat herritako jokalariek osatutako Gael taldeak ere lehiatu ziren. Udaberrian beste txapelketa bat antolatu nahi dute.

Abenduaren 27an jokatu zen Legorretan, Fifusako gazte mailako Gipuzkoako areto futbol txapelketa. Legorretako Bilkoine taldeak irabazi zuen eta bigarren egin zuen Ikaztegietako Kutturru taldeak. Tolosaldeko hainbat herritako gazteek osatutako Gael taldeak egin zuen hirugarren.

Fifusako arauekin jokatu zuten gazte mailako Gipuzkoako areto futbol txapelketa, hain zuzen, Nazioarteko Areto Futbol Federazioa da Fifusa. Gipuzkoan arau horiekin aspaldian ez zela gazte mailako txapelketarik jokatzen.

Hiru partida jokatu zituzten "ikusgarriak" izan zirenak antolatzaileen hitzetan. "Beste behin argi eta garbi geratu zen Fifa-ko arauekin jokatzen dena baino askoz ere erakargarriagoa eta ikusgarriagoa dela benetako areto futbola", esan dute. Udaberrian Kopa jokatu nahi dutela esan dute antolatzaileek, euren asmoa Fifusa areto futbola bultzatzea baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!