Udaleko lau saskien zenbakiak atera dituzte Ikaztegietan

Ataria 2019ko abenduaren 20a

Ikaztegietako Udalak urteetako ohiturari jarraituz herritarren artean Errigorako lau saski zozkatu ditu.

Eskolako haurrek atera dituzte zenbakiak aurten ere.

Lehenengo saski saritu 074a izan da, eta bere ordezko zenbakia 128. Bigarren saskia 017 zenbakiarentzat izango da, eta ordezkoa, 073 atera dute. Laugarren saskia 046 zenbakia duenak etxeratuko du, eta horrela ezean, ordezkoa 079 zenbakia da. Eta azken saskiaren zenbakia 092 da, eta kasu honetan, ordezkoa, 176 zenbakia izango da.

Lehen lau zenbakiak dituzten egutegiekin udaletxera jo beharko dute herritarrek, beren saskia jasotzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!