Eguberrietan kantuan ateratzeko entsegua, etzi, 19:00etan

Ataria 2019ko abenduaren 18a

Abenduaren 24ko ohiturari eutsiz eskean aterako dira Ikaztegietan, 08:30ean, kiroldegitik abiatuta. Eztarriak eta doinuak prestatzeko, etzi, hilak 20, entsegua egingo dute 19:00etan, udaletxean. Kantuan ateratzekoak direnei bertaratzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!