Adin tarte horretan, ume izatetik utzi nahi du gazteak , eta bere inguruak, batez ere gurasoek haur bezala ez ikustea eta tratatzea nahi du. Hau dela eta, independentzia gehiago eskatzen dute, bakarrik egon nahi dute bere gelan gurasoen gainbegiradarik gabe eta lagunak bere munduaren muin bihurtzen dira.
Ikasketetan, presioa handitzen doa, DBHn exijentzia akademiko zein ardurak handiagoak dira eta honek, kasu askotan liskarra sortzen ditu bai guraso zein irakasleekin.
Baina dena ez da txarra adin honetan. Nerabeak arduratsua izaten badaki, sortzaileak izaten dira gustokoa duten ekintzetan eta arrazonatzeko eta munduaz duten ikuspegia beraiekin tartekatzea guztiz aberatsa da helduontzat ere.
Zer egin dezakegu etxean giro ona izateko?
-
Ikuspegia aldatu: Gure haurra jada ez da haurra. Hau dela eta, ardurak eta askatasuna eman behar zaie, beraiengan konfiantza izan behar da.
-
Askatasuna bai baina ardurak ere bai: Ohikoa izaten da nerabeak askatasuna, hau da egin nahi duena exijitzea baina gero ardurak bete ez. Negoziatu egin behar da, hau da, utziko dizut beranduago oheratzen baina gela txukundu beharra daukazu.
-
Haserreak: Nerabeak, hormonak, ardurak, ikasketen zama, nekea…. Elementu asko izaten ditu bueltan eta sarri haserretu egiten da (batzuetan ez dakite zergatik haserretu diren). Haserretzen direnean, oihu egiten dute, gauzak botak…. Haurren kasketak dira baina helduagoan. Momentu horretan, ez zaio kasurik egingo, bestela egoera gaiztotu egingo da. Behin lasaitzean, modu lasaian hitz egin berarekin eta bota duena txukundu dezala. Gerta liteke ez nahi izatea gertatuaz hitz egitea lotsatuta sentitzen delako, baina guk guraso bezala nola sentitu garen esango diogu.
-
Laguntza eskaini:Ikasketak zama handia badira berarentzat laguntza eskaini, bai guk guraso bezala lagundu dezakeguna eta baita kanpoko profesionalak egin dezaketena, adibidez, klase partikularrak.
-
Kanpoko Laguntza: Ikasketen zama beste pertsona batek laguntzeak, asko laguntzen du ikasketen zama arintzen. Honela, ikasketen ondorioz sor zitezkeen liskarrak ekidin egiten dira dira eta familia giroaz disfrutatu daiteke.
Nerabezaroan, bizitzako etapa interesgarria da emozioa eta erronka berriz betea. Nahiz eta guraso askorengan “beldurra” sortu, adin tarte interesgarria izan daiteke autokontrol, enpatia eta pazientzia handiarekin.