Imanol Gonzalez eta Saioa Arkonada izan dira azkarrenak

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko azaroaren 16a

Ikaztegietako XXIX. Herri Krosa lehiatu da, eta irabazleak Imanol Gonzalez donostiarra eta Saioa Arkonada oñatiarra izan dira.

10 kilometroko lasterketan 55 parte hartzaile izan dira. Euripean egin behar izan dituzte ibilbideko hiru itzuliak.

Gizonezkoak:
1. Imanol Gonzalez 00:32:13
2. Markos Zaldibia 00:32:23
3. Angel Vazquez 00:32:26

Emakumezkoak:

1. Saioa Arkonada 00:38:24
2. Aitana Amondarain 00:41:38
3. Eneritz Iraola 00:41:38

Herriko lehenak:

Mattin Jauregi  00:37:28
Maria Apalategi  00:45:59

Esan behar da, etorkizuneko lasterkariak izateko helduen aurretik herriko haurrek ere izan dute  beraien lasterketa.

Herrigintza elkarteak urtero antolatzen duen lasterketa da, eta ondoren, bertako bazkideek afaria izaten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!