Erretirodunen bazkarira joateko izena eman behar da

Ataria 2019ko azaroaren 13a

Igandean, hilak 17, Erretirodunen Eguna ospatuko dute Ikaztegietan. 11:15ean, meza izango dute, eta bertatik ateratzen direnerako zain izango dituzte Alegiako Sutarri dantza taldeko dantzariak, udaletxeko areto nagusian. 14:00etan, bazkaria izango da Ostatun, baina bertara joan nahi dutenek, hilak 13, asteazkena, baino lehen izena eman beharko dute udaletxean, 5 euro ordainduta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!