Izarrei begira hasiko dute kultur eskaintza ikaztegietarrek

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko urr. 30a, 11:58

Ikaztegietako Udalak bi hilabete ekitaldiz bete ditu, eta asteartean emango diote hasiera gaueko izarren behaketarekin.

Zerura begira jarriko ditu herritarrak Ikaztegietako kultura batzordeak. Azaroa eskaintza ezberdinez bete dute, eta lehena, azaroaren 5ean izango da. Behin ilunduta, 19:00etatik 21:00etara, Aranzadi zientzia elkarteko kideek izarren inguruko azalpenak emango dituzte, plazan.

Ostiralean, azaroaren 8an, herritar baten txanda izango da. Maddalen Diazek, Nola bizi hondakinik sortu gabehitzaldia eskainiko du. Larunbatean, berriz, josten ikasteko tailerra izango da joskintzan lehen pausoak ematen hasteko. Oinarrizkoa izango da, hau da, botoia jarri, zulo bat josi, baxua hartu edota kremailera bat nola jartzen den erakutsiko da, bi ordutan. Interesatuek udaletxean izena eman beharko dute, eta azaroak 4 da azken eguna. Tailerrera bakoitzak josteko beharrezkoa den oinarrizko materiala eraman beharko du, eta baita praktikan jartzeko arropa edota oihala ere.

Hortik aurrera, 15ean, Urko Perez joango da pornografiaren gaineko hitzaldi bat ematera. 16an, herri krosa izango da arratsaldez, eta 17an, Erretirodunen Eguna ospatuko dute. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratze zaratatsua egingo dute, eta 28an, Ikazne pertsonaiak agerraldia egingo du liburutegian, istorioa kontatuz. Eta hilabetea ixteko Pobresiakikus-entzunezkoa izango da.

Abenduan, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietara adi egoteko deia egin dute. Haurrek ipuin kontaketa izango dute, eta helduek dokumentala. Eta urtea amaitu aurretik, Olentzero eta Mari Domingik ez dute hutsik egingo. 

KULTURALDIA

Azaroak 5, asteartea

19:00-21:00.Izarren gaueko behaketa Aranzadi zientzia elkartearen eskutik, plazan. (Herriko argiak itzaliko dira).

Azaroak 8, ostirala

19:30. Nola bizi hondakinik sortu gabehitzaldia, Maddalen Diazen eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Azaroak 9, larunbata

10:00-12:00.Josteko tailerra: Botoia, kremailera, bajuak, zuloak… nola josi?Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Azaroak 4 da udaletxean izena emateko azken eguna, eta materiala bakoitzak berea eraman beharko du josteko tailerrera.

Azaroak15, ostirala

19:00.Pornografía web como productora de masculinidad prostituyentehitzaldia, Urko Perezen eskutik, 19:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Azaroak16, larunbata

16:00.Herrigintza elkarteak antolatuta Ikaztegietako XXIX. Herri Krosa umeak.

16:30.Helduak. 10 kilometro.

Azaroak 17, igandea

12:15. Sutarri dantza taldearen emanaldia udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

14:00. Erretirodunen bazkaria, Ostatun. Azaroak 11 baino lehen eman beharko da izena, udaletxean.

Azaroak 25, astelehena

18:30.Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Elkarretaratze zaratatsua, plazan. Ekarri zure ontziak zarata ateratzeko!.

Azaroak 28, osteguna

16:30.Ikazneren istorio kontaketa, liburutegian, 16:30ean.

Azaroak 29, ostirala

19:00.Pobresiakikus-entzunezkoa, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.

Abenduak 3, asteartea

Euskararen Nazioarteko Eguna: Egon Adi!!!

Abenduak 12, osteguna

16:30.Oihaneko tira-birakAne Gebara Ipuin kontalariarekin, liburutegian.

Abenduak 13, ostirala

19:00.Arrastoandokumentalaren proiekzioa, udaletxeko balio anitzeko gelan.

Abenduak 24, asteartea

18:00.Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!