Herrigintza elkartearen festako afarirako izen ematea

Ataria 2019ko urriaren 23a

Urte sasoi honetan egiten duten moduan, Herrigintza elkarteko bazkideek festa eguna ospatuko dute. Azaroaren 16an izango da, eta arratsaldeko herri krosaren ostean, bazkideen afaria egingo dute. Afarira joatekoa denak, hilaren 31 baino lehen izena eman beharko du elkartean bertan, 30 euro ordainduz. Izen-abizenak, bazkide zenbakia eta dirua sartu beharko dira buzoian. Bestalde, antolakuntza laguntzeko bazkideei, egunean bertan, 15:00etan gerturatzeko deia egin zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!