Herrigintza elkartetik Azpea upategira bisita, urriaren 19an

Ataria 2019ko irailaren 25a

Herrigintza elkarteak Nafarroara antolatu du irteera, Irunberri herriaren ondoan dagoen Azpea bodegara.

Urriaren 19an 10:00etan aterako dira kiroldegiko aparkalekutik. Lehenik, Zangoza herria bisitatuko dute, eta upategiko bisitaren ostean 15:00etan bazkalduko dute. Itzulera 21:00ak aldera izango da. Bazkide ez direnek joateko aukera dute; bazkideek 40 euro eta ez direnek 50 ordaindu beharko dute. Izena ematearekin batera ordaindu beharko da, eta izena eta dirua gutun-azal batean sartu behar dira elkarteko buzoian. Hilaren 30a da apuntatzeko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!