Ikaztegietako jaiak 2019

Frontoi txikiko txapelketak esnatu du kuadrillen eguna

Ataria 2019ko abuztuaren 10a

Markel Irastorza, Eñaut Larrea eta Uxue Larrea izan dira norgehiagoken irabazleak.

Atzo hasi ziren Ikaztegietako jaiak eta, gaur, kuadrillen egunaren bueltako hitzorduak nagusi izango diren arren, eguna frontoi txikiko txapelketako finalek ireki dute.

Haurreran Markel Irastorza gailendu zaio, 16 eta 12, Enetz Ipentzari. Mutiletan, berriz, 22-16koarekin, Eñaut Larreak garaipena lortu du Xabat Ibargurenen aurka. Azkenik, nesken finala Uxue Larreak irabazi du, Maddi Uriari 22 eta 17 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!