Ikaztegietako jaiak 2019

Hiru eguneko jai egitarauari hasiera eman diote

Ataria 2019ko abuztuaren 9a

Ikaztegietan San Lorentzo festak ospatuko dituzte, gaur, bihar eta etzi; Herriko memoria tailerrean parte hartzen duten emakumeek piztu dute jaiak hasteko suziria.

Txupinazoaren ondoren herritarrek dantza egin dute plazan, eta segidan, buruhandiak atera dira txikienen atzetik korrika saio batzuk egitera. Zinta karrerarekin borobildu dute goiza bazkaldu aurretik.

Arratsaldean umeentzako puzgarriak eta merienda izango dira eta iluntzean patata tortilla lehiaketa eta afaria izango dira. Ostabe eta Bedeinkatuak taldeek jarriko dute giroa gauean.

Bihar San Lorentzo eguna, kuadrillen eguna izango da Ikaztegietan eta iganderako ere egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte. Ikusi egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!