Tipi-tapa

Ataria 2019ko ekainaren 26a

Ikaztegieta Tipi-Tapa irailean jarri zuen martxan udalak, eta ostiralero atera dira kalera adinekoak boluntarioz lagunduta.

Atzegik duen Etxeguneko kideek ere ostiralero parte hartu dute, eta «gustura» ibili dira. Herriko eskolak parte hartu du, eta txandaka, haurrak ere Tipi-Tapan ibili dira. Kirola egiteaz gain, elkarrekin hitz egiteko eta ezagutzeko aukera eman die. Ikasturtea amaituta udan oporrak izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!