Hilaren 18a baino lehen eman behar da izena Ikaztegietako ludotekan

Ataria 2019ko ekainaren 12a

Ikaztegietako udako ludotekan izen ematea irekita dago. Ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartekoa izango da ludoteka zerbitzua, eta 2007-2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua da.

09:00etatik 13:00etara eskainiko da ludoteka zerbitzua, eta egunez eguneko plangintza zehaztua dago. Adinaren arabera moldatuko dira ekimenak, eta Ikaztegietako Udalak jakinarazi duenez, eguraldiaren arabera aldaketak egon daitezke. Apuntatzeko azken eguna, hilaren 18a, asteartea, da. Haur bakoitzaren kostua 60 eurokoa izango da.

Udaletxean bete beharko da inprimakia eta ordainketa bertan egiteko aukera izango da, edota kontu korronte bidez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!