Bazkal aurretik, frontenis txapelketako finalak jokatu dira eta bazkalosterako, bingo musikatua egingo dutela iragarri dute. Behin mahaitik altxatuta, Alegiako txarangaren erritmora dantzatuko dira Gazte Egunean parte hartzen ari diren ikaztegietarrak.
Gauean kontzertuak izango dira eguna borobiltzeko: Basati, Eztanda eta Lilith Selektahpowered by Bassagain.