Emozio onak eta emozio txarrak biziko ditugu egunean zehar, haurrek ere bai. Baina badaude zenbait emozio , horien artean hasarrea, non zenbait haurrek ezin dutela kontrolatu. Zergatik gertatzen da hau? Zer egin dezakegu helduok?
Hasarrea beste emozio bat bezala, modu desberdinetan agertzen da, lagunarekin hasarretu, gurasoarekin, gustoko jostailua apurtzean… baina badaude egoera batzuk non haurra hasarretzen den berak nahi duena egiten ez duenean, kasketak edota frustazioaz ari gara.
Haur hauek “agintzen” ohituta daude, mugak falta zaizkie eta beraiek lortzen ez duten egoera batean hasarretzen dira. Etxean, arauak betetzeko zailtasun handiak izaten dituzte eta ohikoak izaten dira liskarrak bai guraso zein anai-arrebekin. Eskolan berriz, irakasleak muga jartzen dionean edota ikaskideren batek berak nahi ez duena egiten badu, hasarretzen dira eta arazoak izaten dituzte lagun artean eta gelako erritmoa jarraitzeko.
ZER EGIN?
Arauak jarri: Etxean arauak jartzea ezinbestekoa da, otordu ordua, mahaian egotea, telebista ikusteko ordua, lanak egiteko ordua, ohera joateko ordua…
Ondorioak: Arauak bete ezean, ondorioak egongo dira. Ondorioa izan daiteke, telebista murriztea, goxokiak erosteko diru gutxiago ematea….
Errefortzu positiboa: Gauzak ongi egiten direnean, adierazi egin behar zaio haurrari ongi egin duela, eta horrela jarraitzeko. Honela, portaera hori indartzen ari gara.
Pazientzia eta autokontrola: Bik ez dute eztabaidatzen batek ez badu nahi eta berdina esan dezakegu modu onean edota oihuka. Beraz, egoera gaiztotuta badago, lasaitu arte itxaro eta gero hitz egin ,araua betez eta eredu ona izanez.
Ikastetxearekin harreman ona izan: Bildu irakaslearekin eta elkar ulertzeko bideak jarri. Denon artean, aldaketa bideratzea errazago izango da.
Laguntza profesionala: Egoera zaila eta ezin dela kontrolatu sentitzen dute guraso askok. Eskuhartze psikopedagogikoek asko egoera aldatzea bideratzen dute, dene arteko erlazioa hobetuz.
Hasarrea , frustazioa eguneroko emozioak dira. Horregatik, berebiziko garrantzia dauka emozio hauek modu onean bideratzen jakitea. Hasarrea kontrolatzeak, haur seguru bat izaten bideratzen du eta frustazioari buelta ematen jakiteak, antsietatea eta beldurrak kontrolpean izatea bideratzen du.