[AZKEN ORDUKOA] Sutea piztu da Baliarrain eta Ikaztegieta artean

Ataria 2019ko martxoaren 31

Baso sutea piztu da Baliarrain eta Ikaztegieta artean, Ertzaintzak Tolosaldeko Atariari jakinarazi dionez. Sua kontrolpean duten arren, suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute eta auzokoak laguntzen ari zaizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!