Korrikako argazkiak bildu nahi dira argazki erakusketa jartzeko

Ataria 2019ko martxoaren 20a

Bi urtetik behin pasatzen da Korrika Ikaztegietatik, eta aurten ere, ez du hutsik egingo.

Apirilaren 13aren aurretik, girotzen joateko, Korrikako argazkiekin osatutako erakusketa bat jarri nahi da udaletxeko areto nagusian. Horretarako, herrian atereak diren Korrikako argazkiak bildu nahi dituzte. Herritarrek, hilaren amaiera bitartean, udaletxeko buzoian bota beharko dituzte argazkiak, izen-abizenak jarrita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!