Iaz zalantza ugari sortu zirela esan dute eta, aurten, gizonentzat eta emakumeentzat saio irekia egitea erabaki dute. «Zergatik egiten da greba hau? Zein da greba honen helburua? Ni gizonezkoa naizen heinean nola lagundu diezaieket inguruko emakumeei greban parte hartzen? edota zein da nire rola?», galderak erantzuten saiatuko dira. Saioa etzi izango da, 19:00etan, udaletxe azpiko aretoan.