2019/02/08 19:00

M8az ikastaroa, Kattalin Minerrekin

M8az ikastaroa, Kattalin Minerrekin
Ikaztegietako udaletxea, Ikaztegieta

Iazko greba feministaren ondoren sortutako zalantzen harira, ikastaroa antolatu dute Ikaztegietan. Kattalin Minerrek gidatuko du saioan, eta honako galderei erantzuna aurkitzen saiatuko dira: Zergatik egiten da greba hau? Zein da greba honen helburua? Ni gizonezkoa naizen heinean nola lagun diezaieket inguruko emakumeei greban parte hartzen? Zein da nire papera?

 

Udaletxe azpiko aretoan izango da ikastaroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!