Frontenis Txapelketa Mistoan izena emateko aukera

Ataria 2019ko urtarrilaren 23a

Iazko arrakasta ikusita, Ikaztegietako Gazte Taldeak aurten ere frontenis txapelketa mistoa antolatzea erabaki du.

Ikaztegietako II. Frontenis Txapelketa Mistoan izena emateko epea urtarrilaren 27an bukatuko da. 678 04 69 70 mugikor zenbakia jarri dute eskura, deituz edo mezua idatziz izena emateko. Partidak larunbat goizetan jokatuko direla jakinarazi dute. Hala ere, eta garaiz abisatuz gero, egunez aldatzeko aukera egongo da.

Egunei dagokienez, txapelketa otsailean hasiko dela iragarri dute, eta apirilaren 13an amaituko dela. Honekin batera, egun horretan ospatuko dutela Ikaztegietako II. Gazte Eguna aurreratu dute. Bestalde, txapelketak iazko sistema antzekoa izango du, eta hau aurrerago zehaztuko dute; izen emate epea amaitzen denean.

Ondo pasatzera joateko deia egin dute, eta lehiakortasuna etxean uzteko eskatu dute. Era berean, ohartarazi dute gazte taldea ez dela arduratuko txapelketan zehar gertatu daitezkeen ezbeharrez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!