Etxebizitza bizimodu hitzaldi zikloa antolatu dute

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Ikaztegietako Gazte Taldeak, etxebizitzaren gaiarekin kezkatuta, Etxebizitza bizimodu hitzaldi zikloa antolatu du.

Lau saio izango dira, eta kasu ezberdinak hartu dituzte hitzaldiak antolatzeko. Lehena, urtarrilaren 18an izango da, eta Zeraingo alokairu sozialaren eredua izango dute hizpide.

Astebete beranduago, hilaren 25ean, Oreretako etxebizitza komunitarioaz ariko dira. Otsailaren 15eko saioa, Tolosaldeko Antolakuntza Komunalari buruzkoa izango da, eta bukatzeko, otsailaren 22rako, bilera irekia deitu du gazte taldeak eta, Eta Ikaztegietan zer? galdera luzatuko dute.

Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, udaletxeko areto nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!