Elkartasun alea errefuxiatuentzat, Ikaztegietatik

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 20a, 14:54

Espero baino arropa gehiago bildu dute Ikaztegietan, Greziako errefuxiatuekin lan egiten duen Zaporeak proiektuarentzat. Gazte taldeak gerturatutakoei esker ona adierazi nahi izan die.

Larunbatean zuen jarria hitzordua Ikaztegietako Gazte Taldeak. Arratsaldean zehar, bi ordu eta erdiz izan behar ziren arropa bilketa egiten. Baina aurreikuspenak gainditu ditu deialdiak, eta uste baino arropa gehiago jaso dute.

Astean zehar dagoeneko hasi zen jendea bere aletxoa jartzen. Eta ez herritarrak bakarrik, baita eskualdeko jendea ere: Orendaindik edo Anoetatik, esaterako. Gazte taldeko kide baten garajean gortzekotan ziren guztia, baina balio anitzeko gelara mugitu behar izan zuten, bildutakoa jaso ahal izateko.

Neguko arropa jaso zuten gehienbat: txamarrak, jertseak, zapatak, osagarriak (eskularru eta gorroak...), barruko arropa berriak, umeentzako arropa... Izan zen itsulapikoan ekarpen ekonomikoa egin zuenik ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!