Saio praktikoa etxean energia eta dirua aurrezteko

Ataria 2018ko azaroaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko doako saioak antolatu ditu.

Energia aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida banatuko zaie saiora joaten direnei. Gida horretan "modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira" energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Hori horrela, Ikaztegietako Udalak Gipuzkoa Argitu izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte eta ekonomia eragileak. Saioa azaroaren 15ean, osteguna, izango da, 18:00etan, udaletxeko bilkura aretoan. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako idatzi posta elektroniko bat udala@ikaztegieta.eus helbidera edo deitu 943 653 329 telefono zenbakira. Azaroan 13a da azken eguna horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!