Azaroak 16, ostirala
19:00. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala, udaletxeko areto nagusian. Ondoren, egileekin solasaldia.
Azaroak 17, larunbata
16:15. Haurrentzako Herri Krosa
16:30. Herri Krosa
15:00-17:30. Gazte taldeak Greziako errefuxiatuekin lan egiten duen Zaporeak proiektuarentzat neguko arropa eta barruko arropa berria bilduko ditu, plazan jarriko duen postuan.
Azaroak 23, ostirala
19:00. Euskaraldiari hasiera emateko trikipoteoa izango da, Ostatutik Zubiaurrera.
Azaroak 24, larunbata.
12:00. Onintza Enbeitarekin hitzaldia: Mikromatxismoak eta estereotipoak.
Azaroak 25, igandea. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta Erretirodunen eguna
12:00. Artantxuriketan, ama-alabak kantuan. Garai bateko baserriko sukaldean arta zuriketan antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa, udaletxeko areto nagusian.
Ondoren, elkarretaratzea zubian, Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxista salatzeko.
14:00. Erretirodunen bazkaria, Ostatu tabernan.
Abenduak 1, larunbata
09:00-13:00. Sendabelarrekin bi ukendu mota eta olioak egiten ikasteko ikastaroa, udaletxeko areto nagusian: erredurak sendatzeko intsusarekin; kolpe eta bihurrituen mina kentzekoa kalamuarekin; eta erreuma eta masajeak emateko erromero olioa. Azaroaren 23a baino lehen udaletxean izena eman beharko du, 5 euro ordainduta.
Abenduak 3, astelehena
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak izango dira.
Abenduak 14, ostirala
19:00. Mendebaldeko sahararren borroka, historia eta istorioak ikus-entzunezko hitzaldia, herriko sahararren eskutik, udaletxeko aretoan.
Abenduak 24, astelehena
18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan.