Herrigintza elkarteko festa, larunbatean

Ataria 2018ko azaroaren 12a

Azaroaren 17an, Ikaztegietako Herrigintza elkarteko festa eguna ospatuko dute, krosaren ondoren.

Ikaztegietako kroseko pintxoak eta sariak banatu ostean, afaria egingo dute Herrigintza elkartekoek. Asteazkenera arte izango da izena emateko aukera, elkartean bertan. Izen abizenak zehaztearekin batera, ordainketa ere egin beharko da.

30 euroko prezioa du afarirako txartelak eta honako menua izango dute: zizka-mizka hotzak, langostinoak, entrekota piper eta entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta edaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!