GIMP eta pintura ikastaroak, Ikaztegietan

Ataria 2018ko urriaren 9a

Ikaztegietako KZ Guneak ikastaroak antolatu ditu, aurrez aurrekoak nahiz urrunekoak.

GIMP bidez argazkiak moldatzen ikasteko ikastaroa izango da, aurrez aurrekoa. Photoshop moduko programa da. Urriaren 15etik 24ra izango da ikastaroa, 11:00etatik 13:00etara artean, kiroldegiaren ondoko KZ Gunean.

Interesatuek, udaletxean edo KZ Guneko webgunean eman beharko dute izena. Urruneko ikastaroen eskaintza ere bertan topa daiteke.

Pintura ikastaroa

Bestalde, udaletxeko erabilera anitzeko gelan pintura ikastaroa egingo dute aurten ere. Astelehenetan izango dira saioan, 18:30etik 20:00etara. Udaletxean eman beharko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!