Laguardiako bodega batera irteera antolatu du Ikaztegietako elkarteak

Ataria 2018ko irailaren 25a

Urriaren 20an joango dira, eta bazkide ez direnek ere joateko aukera izango dute.

Ikaztegietako Herrigintza elkarteak irteera bat antolatu du urriaren 20rako. Azken urteotan egin moduan, Arabako bodega batera joango dira, hain zuzen, Laguardia ondoan dagoen Gomez de Segura bodegara.

Izena emateko epea zabalik da, eta interesatuek urriaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, ordainketa egitearekin batera. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek, berriz, 60 euro. Prezioaren barruan sartzen dira autobusa, bodegako bisita, hamaiketakoa eta bazkaria. Urriaren 20an 09:00etan irtengo dira kiroldegiko aparkalekutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!