Ikaztegietan Tipi-Tapa egitasmoa jarriko dute abian

Ataria 2018ko irailaren 11

Peru Harri Museoaren ikuspegia.

Irailaren 21etik aurrera Ikaztegietako Udalak egitasmo berri bat jarriko du martxan, hirugarren adineko biztanleei zuzendua: Ikaztegieta Tipi-Tapa. Bestalde, udalak erretirodunentzat Nafarroara irteera antolatu du ostiral honetarako.

Tipi-Tapa egitasmoari dagokionez, astean behin, herriko boluntario talde baten laguntzaz, oinezko ibilaldiak burutuko dira herri inguruan zahartzaro aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatzea helburu izanik. Egitasmoaren xehetasunak azaltzeko, aurkezpena egingo da bihar, irailak 12, 17:00etan, udaletxe azpiko aretoan.

Erretirodunentzat irteera dagokionez, irailaren 14ean izango da, eta Nafarroara joango dira. Peru Harri Museo bisitatuko dute, Leitza herria ere bai, eta bazkaria Hotel Baztan jatetxean egingo dute. Arratsaldean Elizondo ezagutzeko aukera izango dute. Izena emateko azken eguna gaur da, eta 20 euro ordaindu behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!