Ikaztegietako Sanlorentzo jaiak 2018

Ikaztegietako Sanlorentzo jaiak 2018: egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018ko abu. 2a, 13:55
Joan den urteko txupinazoko irudia

Abuztuaren 9tik 11ra ospatuko dituzte festak Ikaztegietan. Bestalde, lantalde bat osatu dute eraso sexisten aurkako protokoloa sortzeko.

ABUZTUAK 9, OSTEGUNA. UMEEN EGUNA

11:00. Txupinazoa eta dantza saioa.
12:00. Zinta lasterketa.
Ondoren. Jolasak.
13:30. Haurren bazkaria.
15:00-18:00. Puzgarriak.
Ondoren. Merienda.
19:15. Patata tortilla prestaketa.
Tartean. Toka txapelketa.
20:30. Elkarretaratzea.
21:00. Afaria.
23:30. TPR, Starlus eta Nikotina Music & Little Martin Selektah taldeak.

ABUZTUAK 10, OSTIRALA. SAN LORENTZO EGUNA

11:15. Meza.
Ondoren. Txakolin dastaketa.
17:30. Bertso-pilota mistoa: Mikel Olazabal-Maite Ruiz de Larramendi eta Andoni Egaña/Egoitz Amantegi-Patri Espinar eta Iratxe Ibarra.
19:30. Festamentua, Tio Teronen semeak taldearen emanaldi berria.
21:00. Herri afaria.
Ondoren. Ikaztegieta kantari.
00:00. Mirari, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria.
Ondoren. Afterlontxa.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA. KUADRILLEN EGUNA

11:30. Frontoi Txikiko Txapelketa: finala.
14:30. Kuadrillen bazkaria.
Ondoren. Mus txapelketa.
17:30. Poteoa. Eonian elektrotxaranga.
19.30. Kuadrillen arteko jolasak.
Ondoren. Kuadrillen arteko afaria.
23:30. Erromeria Oxabi taldearekin.
Ondoren. DJ Balda.

Ez da inola ere onartuko jaiaz aske gozatzea eragozten duen ezer

Herriko festetan inolako jarrera sexistarik onartzen ez duten arren, erasoen arriskua mantendu egiten dela eta, lantalde bat osatu dute eraso sexisten aurkako protokoloa sortzeko: «Ez da inola ere onartuko jaiaz aske gozatzea eragozten duen ezer. Nahikoa da! Ez bortxaketarik, ez ukiturik, ez begirada edo komentario lizunik, ez jazarpenik…».

Eraso sexistarik bizi edo ikusten bada, txosnan egongo dira salaketa jasotzeko eta erantzuteko. Erasoren baten lekuko izanez gero salatzeko deia egin dute taldetik: «Ez hartu bat-bateko erabakirik zure kabuz. Protokoloa horretarako egin dugu. Edozer dela ere, festetan edota ondorenean, ikaztegietakogaztetaldea@gmail.com helbidera idatz dezakezue».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!